Auzolana: mendibideetako seinaleak

 

EGUNA: Larunbata, 2026ko maiatzak 23
ORDUA: 10:00etatik 13:00etara (iraupena: 3 ordu).
NORENTZAT: Edozeinentzako. Ez da aurretik inongo ezagutzarik behar.

 

Ataungo mendibideak seinalatzeko egurrezko seinaleak egingo ditugu auzolanean.

Tailer honetan, herriko bide, paraje eta ibilbideei izena emateko seinale txikiak prestatuko ditugu, LURLABeko tresnak eta fabrikazio digitaleko teknikak erabiliz. Helburua da seinaleak kanpotik erosi beharrean herritarrak elkartu, prozesua ezagutu eta seinaleak elkarrekin egitea.

Horretarako, aurrez moztutako egurrezko taulatxoak erabiliko ditugu. Piezek gezi-forma izango dute alde batean, eta gutxi gorabehera 20 × 95 × 350 mm-ko neurriak. Tailerrean, CNC fresagailuaren bidez, bideen edo lekuen izenak markatuko ditugu egurrean eta ondoren margotu eta lixatu egingo ditugu.

Saioan zehar, parte-hartzaileek prozesu osoa ikusiko eta egingo dute: seinaleen antolaketa, izenen prestaketa, makinaren konfigurazioa, egurraren kokapena eta fresaketaren oinarrizko urratsak. LURLABeko kideek gidatuko dute lana, segurtasuna eta tresnen erabilera zainduz.

Tailerrak auzolanaren logika izango du: bakoitzak bere ekarpena egingo du, eta emaitza herriarentzat izango da. Ez da beharrezkoa aurretiazko ezagutza teknikorik izatea; nahikoa da parte hartzeko gogoa izatea.

Emaitza: Ataungo mendibideetarako egurrezko seinaleak prestatuko ditugu, herritarren parte-hartzearekin eta fabrikazio digitaleko tresnak erabiliz.

Plazak mugatuak dira. Izena emateko, sakatu beheko botoia eta bete galdetegia.

Next
Next

Oinarrizkoak: CNC fresagailua