JARDUERAK

Tresnen funtzionamendua ikasteko edo elkarrekin proiektuak hasteko, hainbat jarduera antolatuko dira LURLABeko egitarauaren barruan.

Bestelakorik esaten ez bada, jarduera gehienak doakoak izango dira, baina beharrezkoa da izena ematea.

 
Food Hack Lab Food Hack Lab

Couscous!

Tailer honetan Ipar Afrikako sukaldaritzan barneratuko gara ataunen bizi den Khadija Challik etxekoandre marokoarraren eskutik.

Read More
Food Hack Lab Food Hack Lab

Tote bags DIY

“Tote bag” bezala ezagutzen dira mundu guztiak nahi dituen telazko poltsa sinple hauek. Erosketetara eramateko edo politika millenialaren aldarrikapenak egiteko praktikoa izateaz gain gaur egungo modaren ikono bihurtu diren elementu hauek zerotik hasita egingo ditugu.

Read More
Food Hack Lab Food Hack Lab

Kartoizko etxeak haurrentzat DIY

Denok behar dugu gure espazio propioa, haurrek ere bai. Etxeko txikienak ere eroso sentitu daitezen egin diezaiegun etxe bat!

Read More
Food Hack Lab Food Hack Lab

Txorientzako etxetxoak (haurrekin)

Hotza heldu den hontan, hau da txorientzako etxetxoak eraikitzeko urteko unerik egokiena. Horretarako, zura laserrarekin moztu eta eskuz margotuz apaintzeko tailer polit bat prestatu dugu.

Read More
Food Hack Lab Food Hack Lab

Sortu zure elektrizitatea

Etxean edo etxetik kanpo arrabolan egindako ariketa fisikoa aprobetxatuz edo errekaren indarra aprobetxatuz elektrizitatea nola sortzen den azaltzera datoz Iruñeako Geltoki ekimeneko lagunak.

Read More
Food Hack Lab Food Hack Lab

Couscous!

Tailer honetan Ipar Afrikako sukaldaritzan barneratuko gara ataunen bizi den Khadija Challik etxekoandre marokoarraren eskutik.

Read More
Food Hack Lab Food Hack Lab

Pizza!

Usain gutxi dago labean egiten den pizza on bat bezain goxoa. Baina ez gara hitz egiten ari izoztuei edo aurrez prestatutakoei buruz, ez. Etxeko pizzez ari gara! Oraindik ez bazara prestatzera ausartu, eman izena tailer honetan eta maisu italiar bihurtu.

Read More
Eñaut Ezkurdia Muñoa Eñaut Ezkurdia Muñoa

Eguberrietako apaingarriak DIY

Eguberrietako apaingarriak norberak (DIY) egiteko jarduera. Horretarako laserraz ebakitzeko makina erabiliko dugu.

Read More
Food Hack Lab Food Hack Lab

DIY bitxiak

Laser makina erabiliaz, bitxien osagarriak egiten ikasiko dugu. Irudi organiko naiz geometrikoekin jolastuz, belarritako, lepoko, edo eskumuturreko bitxien osagarriak laserraz moztu, margotu eta prestatuko ditugu.

Read More
Food Hack Lab Food Hack Lab

Oinarrizkoak: CNC fresagailua

Oinarrizko ikastaro honetan zehar CNC fresagailuaren funtsak ikusiko ditugu: zer den, zertarako balio duen eta nola diseinatu eta fresatu dezakegun ideia sinple bat.

Read More
Food Hack Lab Food Hack Lab

Oinarrizkoak: 3D inprimagailua

Oinarrizko ikastaro honetan zehar 3D inprimaketaren funtsak ikusiko ditugu: zer den, zertarako balio duen eta nola diseinatu eta inprimatu dezakegun objetu sinple bat.

Read More
Food Hack Lab Food Hack Lab

Hidroponia dinamikoa

Ikastaro honetan sistema hidroponiko bat eraikiko dugu. Konkretuki, hidroponia dinamiko bat, hazia egiteko eta landareak aldatzeko.

Read More
Food Hack Lab Food Hack Lab

Oinarrizkoak: Laserraz ebakitzeko makina

Oinarrizko ikastaro honetan zehar laserraz ebakitzeko makinaren funtsak ikusiko ditugu: zertarako balio duen, zer egin daiteken eta nola diseinatu dezakegun ideia sinple bat.

Read More
Food Hack Lab Food Hack Lab

DIY negutegia

Tailer honetan nahi diren kondizio klimatikoak edukiko dituen negutegi txiki bat eraikiko dugu San Gregorioko elizaren muinoaren aldean.

Read More
Food Hack Lab Food Hack Lab

Entzomari herri-altzariak

Zurezko ohol sinpleak eta teknika errazak erabiliz, lurlaben atarirako altzariak diseinatu eta egingo ditugu. Konkretuki, herritarrak eguzkitan epelean egoteko eserlekuak egingo ditugu auzolanean.

Read More